Páginas

martes, 19 de marzo de 2013

Espainiako Lehenengo Kopa


Paulo Garikano Goñi-k idatzia.


Pasa den larunbatean Espainiako Slalom denboraldiari hasiera eman zitzaion San Migelen (Irun). Lehenengo txapelketa izanik aparteko ikusmira zegoen, izan ere urtetik urtera parte hartzaile batzuk lehiatzeari utzi bitartean, gazte askok kadete mailara gauzi egiten dute eta beste batzuk lehiaketara itzultzen dira.
Urtero lez eguraldi txarra iragarrita zegoen San Migelko zitarako, asteburu osoan hotza egiteaz gain larunbatean haizea eta igandean euria, etziren guztiz oker ibili meteorologoak!

Iragarpena bete zen eta larunbatean haize bolada handiek astindu zuten slalom zirkuitua. Hala ere, ateak hondarrez bete zituzten eta horri esker ez ziren beste batzuetan bezainbeste mugitu.
Aitor larunbatean. 


Frikrikek hiru ordezkari eraman zituen bost kategoriatan parte hartuko zutenak: Irati (K-1 eta C-1 emakumeak senior), Aitor (K-1 gizonezkoak senior) eta ni (K-1 eta C-2 gizonezkoak senior). Sailkapen froga baldintza kaskarretan burutu zen, haize ufada handiekin eta ate bakarren bat ura ikutzen. Kontuak kontu, igandeko finalerdietarako sailkatu ginen kategoria guztietan.
Irati larunbatean.

Igandean goiz iritsi ginen San Migelera, oso goiz. Goizeko 7:30 pasata zirela bertan geunden Donostiarrak, beste inoren konpainia gabe. Pixkanak jendea iritsiz joan zen eta puntualtasun osoz 9etan hasi zen txapelketa.
Frikrikeroen artean jeisten lehenengoa ni izan nintzen, Garmendirareki batera C-2an. Finalerdietan bost partaide geundenez final zuzena izan zen, finalerdirik jokatu gabe. Jeitsiera ez zen guztiz txarra izan baina hobetzeko gauza asko zituen nabegazio aldetik eta gainera hiru ate ikutu genituen. Gorputza esnatzeaz gain postu ona lortu genuen, soilik bi txalupa izan baitziren gu baino azkarragoak.

Irati izan zen jeisten hurrengoa, K-1 kategorian. Ate bat ikutu arren larunbatean lortutako lehengo postuari eutsi zion eta finalerako hautagai faborito bezela sailkatu zen.

Oi dek eta!

Ondoren C-1eko final zuzena zeukan eta bigarren sailkatu zen lehenengoarengandik oso gertu.
Irati C-1en.


K-1 kategorian Top10-erako sailkatzea latz zegoela jakin bagenekien Aitorrek eta biok, baina txapelketa eroa izaten ari zenez esperantza zantzu bat bageneukan. Atea asko baxu zeuden eta faboritoek penalizazio handiak jaso zitzaketela uste genuen, eta hala izan zen. “Makina” asko haserre helmugaratzen ikusi genituen jeitsiera txarra egin zutela eta. Baina hauei irabazteko beraiek gaizki egitearekin ez da nahikoa eta norberak ondo egiten ez badu jai daukazu! Jeitsiera kaxkar banarekin 16º eta 11º garren gelditu ginen Aitor eta biok, hurrenez hurren.


Aitor hasierako sprintean.

Gazte jendiakin.

Iratik K-1ean ondo egingo zuelako esperantza baino konfiantza geneukan, konfiantza osoa. Asteburu osoan sentsazio onekin ibili zen, jeitsiera apartak egiten. Baina kirol hau ezagutzen duenak badaki jeitsiera bakoitza mundu bat dela eta finalean zerotik hasten zerala. Finalean etzuen lortu bere mailarik onena ematea. Azkenean 3º postua eskuratu zuen, zapore gazi-gozoa utzi ziona. Alde batetik beste lehiakideei irabazteko gai dela ikusi zuen, neguan egindako lanak fruituak eman dituela. Baina bestetik, astebukaera on horri ez zion behar zuen amaiera eman.

Finalean.

Txapelketan egindako lanarekin gustora ez, eta hau bukatu bezain laster Aitorrek eta biok kotxea hartu eta Ipar Euskal Herriko kosta arakatu genuen olatu onak bilatzeko. Bidarten aurkitu genituen, Itsaso zakarra zegoen baina olatu onak, tamaino ederra eta eskape zabalekin. Kotxetik irtetean bi bider pentsatu behar izan genuen, haize eta hotzarengatik. Azkenean uretara sartu eta saio itzela egin genuen.

Datorren txapelketarako lanean jarraituko degu, emaitza biribilagoak lortzeko asmoz!